jueves, 11 de marzo de 2010

"Zuk aukeratu, zuk erabaki"


Doneztebeko Erreka Dantza Taldeak, aurten lehenengo aldiz, Nafarroako Kutxaren (CAN) "Zuk aukeratu, zuk erabaki" ("Tu eliges, tu decides") egitasmoaren barruan, proiektu bat aurkeztu du.

Helduen dantza taldea berriz ere berreskuratu egin da baina aurrera egin ahal izateko eta ikuskizun gehiago prestatu ahal izateko zuen laguntza behar dugu. Beraz, Nafarroako Kutxako bezeroa bazara, EMAIGUZU ZURE BOTOA!!

Aipatu, urtero bezala, aurten ere, Erreka Kirol Taldeak bere proiektu orokorra aurkeztu duela.

martes, 2 de febrero de 2010

viernes, 15 de enero de 2010

HURRENGO ENSAIOA


Eguberrietako oporren ondoren, bihar, urtarrilak 16, ensaioekin hasiko gara berriz ere. Beti bezala, goizeko 10tan gimnasioan. BIHAR ARTE!

miércoles, 30 de diciembre de 2009

HURRENGO AKTUAZIOA ERREGEEN KABALGATAN



Dakizuen bezala, urtarrilak 5ean Erregeen kabalgata izango da. Aurten, berritasun bezala, Erreka Dantza Taldekoek ere bertan parte hartuko dugu eliz atarian, dantza batekin, ongi etorria emanez.

miércoles, 23 de diciembre de 2009

OLENTZERO HELDU DA


- Gaur, abenduak 23, arratsaldeko 9etan gimnasioan ensaioa
- Bihar, abenduak 24, 4etan eliz atarian ensaioa
- Bihar ilunabarrean aktuazioa eliz atarian ( euria egiten badu eskolako frontoian eginen da): Hator Hator eta Bok Spok
ERREKA DANTZA TALDEAREN PARTEZ EGUBERRI ETA URTE BERRI ON DENARI!!!

SARTU HEMEN:

http://elfyourself.jibjab.com/view/hgHYbNXLDow1xn90

viernes, 18 de diciembre de 2009

EUSKARAZ BAI EGUNAREN EGITARAUA

EGUNA: 2009/12/19
ORDUA: 12
TOKIA: Doneztebeko Zinea

11:30tan Joaldun eta dantzariekin herriari buelta emanen zaio Doneztebeko Udaletxeko atetik hasita. Zinean ondorengoek parte hartuko dute:

- Doneztebeko Dantzari Ttikiak
- Zigor Etxeburuak (Euskara Kontseiluko ordezkaria)
- Amaia Iraola Akordeolariak
- Erreka Dantza Taldeak
- Rober Gutierrezek (Euskaraz Bai Ziurtagirien Elkarteko zuzendaria)
- Trikidantzek (Ainara, Arkaitz eta Birjinia)
- Mahai inguruko kantuen taldeak

Dena amaitutakoan luntx bat emanen da zinean bertan

martes, 15 de diciembre de 2009

EUSKARAZ BAI JAIALDIA


Abenduaren 19an eguerdiko 12etan Euskaraz Bai Jaialdia ospatuko da Doneztebeko zineman. Aktuazio desberdinak izango dira eta tartean doneztebeko dantzariak egonen gara Axuri Beltza dantzatzen.

Kantaren letra:
Axuri beltza ona duk baina
xuria berriz hobea
dantzan ikasi nahi duen horrek
nere oinetara begira.

Festan dabiltza salto ta brinko
pozez ertenik plazara
guk ere parte hartu nahi degu
eta bagoaz dantzara.

Aupa mutilak, aupa neskatxak
baztertu barruko lotsa
alaitasunez poztu ditzagun
gorputza eta bihotza.