viernes, 18 de febrero de 2011

Doneztebeko Polikiroldegian. 2010/11/27

Azaroan, herriko polikiroldegian egindako saioaren bideo batzuk jarri ditugu hemen. Lehenik eta behin eskerrak eman lagundu zeniguten guzti-guztiei. MILA ESKER!!


MUSIKARIAK HONAKO HAUEK IZAN ZIREN: Axun Ezkurra, Igone Elizondo, Iratxe Garde, Itziar Irigoien eta Oscar Mindegia.


LEKEITIKO ANDRAZKOEN AURRESKUA ikusleei ongi etorria emateko. Dantzariak: Izaro Martin, Maite Urreaga eta Lorena Almandoz.



PAMPLONAS. Dantzariak: Maialen eta Idoia Zamorano, Olatz Jorajuria, Nerea Matxiñena, Ainhoa Jorajuria, Maitane Larretxea, Ainhoa San Miguel, Maite Urreaga, Oihana San Miguel, Lorena Almandoz, Izaro Martin eta Josune Gago.

Doneztebeko elizan. 2010eko abendua



Doneztebeko Mendi Abesbatza eta Donostiako Txistularien bandarekin egindako saioa

lunes, 6 de septiembre de 2010

ERREKA DANTZA TALDEA NAFARROAKO DANTZARIEN EGUNEAN IZANEN DA


Nafarroako Euskal Dantzarien biltzarrak antolatuta, aurtengo Dantzarien eguna Leitzan izanen da irailaren 11an, larunbata.
Egitaraua ondorengoa izanen da:
- 17.00ak aldera dantza taldeak Leitzako auzo desberdinetara joango dira, 2-3 dantza talde auzo bakoitzean. Bertan talde bakoitzak gutxi gora behera 10 minutuko saioa eginen du.
- 19.00 aldera Leitzako plazan elkartuko gara ekitaldi nagusia ospatzeko. Ekitaldian dantzatuko diren dantzak hauek dira: neskak El Ciego; mutilak: Cortes eta bukatzeko Leitzako Ingurutxoa.
- 22.00 Afaria herriko frontoian eta Erromeria.

Parte hartuko duten taldeen behin-behineko zerrenda hau da:
- Ardantzeta
- Oberena
- Basakaitz
- Mikelatz
- Txori-Zuri
- Iruña Taldea
- Harizti
- Orritz
- Amaiur
- Aoiz
- Aurrera
- Erreka

viernes, 2 de julio de 2010

miércoles, 16 de junio de 2010

ERREKA DANTZA TALDEA.

BESTATAKO PROGRAMAN ARGITARATUTAKO ARTIKULUA:

Euskal Dantzetan aritzeko ohiturak sustrai sakonak ditu Donezteben. Aspalditik, gure herrian bizirik mantendu dugu tradizio hori, posible izan dugun neurrian. Baina ikasketak direla medio, gazte aunitz herritik kanpora joaten gara, prestakuntza hobea lortzeko helburuarekin. Horrek ezegonkortasuna eragiten die taldeari nahiz entseguei; ondorioz, orain dela urte batzuk, helduen taldeak ezin izan zuen jarraitu eta desegin zen.

Hala ere, orain dela hiru urte inguru, lehen aritutako dantzari batzuk, antzeko motibazio eta afizioak genituenak, berriz hastea erabaki genuen. Gaur egun gure taldea, lehengo urtetik Erreka K.E.ko partaidea dena, 12 doneztebarrek osatzen dugu. Gogo eta ilusio handia dugu ohitura hori berreskuratu, indartu eta bide batez gure herriko kultura ere bultzatzeko. Azpimarratzekoa da, zorionez, orain dantzari ttikien taldean haur aunitz ari direla; aitzinerago gure errelebua izatea espero dugu.

Urte hauetan, herrian antolatutako hainbat ekitalditan parte hartu dugu: “Kultur Arteko Topaketa Eguna”, “Santa Luzia Eguna”, “Euskaraz Bai Jaialdia”, Eguberritan (Olentzero, kabalgata), “Erreka KEren Eguna” eta Bestaberri egunean. Bertzalde, urtero bezala, San Pedroren ohorezko ekitaldian parte hartzeko asmoa dugu. Orain arte emanaldi gehienak Donezteben egin ditugu, baina ez dugu baztertzen bertze herrietan edo espektakuluetan parte hartzea. Euskal kulturako dantza tradizionalak ikasteaz gain, koreografia berritzaile eta originalak ere prestatu ditugu (adibidez, Olentzero eguneko emanaldia).

Emanaldi horietarako beharrezkoak dira jantziak eta dantzarako materiala. Hasi berriak garenez, ez dugu diru aunitz; horretaz, Nafarroako Kutxan “zuk aukeratu, zuk erabaki” programan proiektu bat egin dugu eta arrakasta izatea espero dugu.

Bukatzeko, lehenik Udalari eskerrak eman nahi dizkiogu emandako laguntzagatik eta lerro hauen bidez doneztebar guztiengana hurbiltzeko aukera emateagatik. Azkenik aukera aprobetxatuz, dantzetan parte hartu nahi duten guztiak animatzen eta gonbidatzen ditugu, batez ere mutilak.

viernes, 11 de junio de 2010