
Abenduaren 19an eguerdiko 12etan Euskaraz Bai Jaialdia ospatuko da Doneztebeko zineman. Aktuazio desberdinak izango dira eta tartean doneztebeko dantzariak egonen gara Axuri Beltza dantzatzen.
Kantaren letra:
Axuri beltza ona duk baina
xuria berriz hobea
dantzan ikasi nahi duen horrek
nere oinetara begira.
Festan dabiltza salto ta brinko
pozez ertenik plazara
guk ere parte hartu nahi degu
eta bagoaz dantzara.
Aupa mutilak, aupa neskatxak
baztertu barruko lotsa
alaitasunez poztu ditzagun
gorputza eta bihotza.
No hay comentarios:
Publicar un comentario