miércoles, 30 de diciembre de 2009

HURRENGO AKTUAZIOA ERREGEEN KABALGATAN



Dakizuen bezala, urtarrilak 5ean Erregeen kabalgata izango da. Aurten, berritasun bezala, Erreka Dantza Taldekoek ere bertan parte hartuko dugu eliz atarian, dantza batekin, ongi etorria emanez.

miércoles, 23 de diciembre de 2009

OLENTZERO HELDU DA


- Gaur, abenduak 23, arratsaldeko 9etan gimnasioan ensaioa
- Bihar, abenduak 24, 4etan eliz atarian ensaioa
- Bihar ilunabarrean aktuazioa eliz atarian ( euria egiten badu eskolako frontoian eginen da): Hator Hator eta Bok Spok
ERREKA DANTZA TALDEAREN PARTEZ EGUBERRI ETA URTE BERRI ON DENARI!!!

SARTU HEMEN:

http://elfyourself.jibjab.com/view/hgHYbNXLDow1xn90

viernes, 18 de diciembre de 2009

EUSKARAZ BAI EGUNAREN EGITARAUA

EGUNA: 2009/12/19
ORDUA: 12
TOKIA: Doneztebeko Zinea

11:30tan Joaldun eta dantzariekin herriari buelta emanen zaio Doneztebeko Udaletxeko atetik hasita. Zinean ondorengoek parte hartuko dute:

- Doneztebeko Dantzari Ttikiak
- Zigor Etxeburuak (Euskara Kontseiluko ordezkaria)
- Amaia Iraola Akordeolariak
- Erreka Dantza Taldeak
- Rober Gutierrezek (Euskaraz Bai Ziurtagirien Elkarteko zuzendaria)
- Trikidantzek (Ainara, Arkaitz eta Birjinia)
- Mahai inguruko kantuen taldeak

Dena amaitutakoan luntx bat emanen da zinean bertan

martes, 15 de diciembre de 2009

EUSKARAZ BAI JAIALDIA


Abenduaren 19an eguerdiko 12etan Euskaraz Bai Jaialdia ospatuko da Doneztebeko zineman. Aktuazio desberdinak izango dira eta tartean doneztebeko dantzariak egonen gara Axuri Beltza dantzatzen.

Kantaren letra:
Axuri beltza ona duk baina
xuria berriz hobea
dantzan ikasi nahi duen horrek
nere oinetara begira.

Festan dabiltza salto ta brinko
pozez ertenik plazara
guk ere parte hartu nahi degu
eta bagoaz dantzara.

Aupa mutilak, aupa neskatxak
baztertu barruko lotsa
alaitasunez poztu ditzagun
gorputza eta bihotza.

lunes, 14 de diciembre de 2009

EGUBERRIETAKO KONTZERTUA


Eguna: Abenduaren 18a
Ordua: Meza ondoren



Elizan, Donostiako Bandaren laguntzarekin aurreskua dantzatuko dugu. Bertan Jose Ignacio Ansorena ( Mirri ) egonen da.

viernes, 11 de diciembre de 2009

KULTUR ARTEKO TOPAKETA


Kultur Arteko Topaketa. Egun nagusia. 12/12/2009

•10:30etik aitzinera:
-Doneztebeko txistulariak herrian barna.
-Eliza atarian munduko janariak eta bitxikeriak, Musu-truk denda (erabiltzen ez diren gauzak mahai gainean paratuko dira nahi duenak hartzeko. Materiala aitzinetik ekarri behar da Mankomunitatera), migratzaileen omenez agurra eta aurreskua herriko dantzariekin, esaldien irakurketa hainbat hizkuntzatan, musika...
•Ondotik bazkaria.
•17:00-18:00: ginkana
•19:00-21:00: antzerki eta musika emanaldia eskolan: eskolako 3. mailakoen bi antzerki; Alma Latina Ekuadorreko dantza taldea, Ascana elkartearekin kapoeira, euskal dantzak, Herri beltza rap taldea, bertso saioa...

miércoles, 9 de diciembre de 2009

AZAROAKO KUOTA

Iepa neskak!!
Batzuk dirua kontuan sartu gabe duzuela oraindik gogorarazten dizuet. Sartzen joan mesedez.