lunes, 30 de noviembre de 2009

ABENDUKO AKTUAZIOEN DATAK




- Abenduaren 12an: Kulturarteko Eguna: Agurra eta Aurreskua (12tan).

- Abenduaren 13an: Santa Luzia Eguna
Aurreskua (meza ondoren).

- Abenduaren 18an: musika eskolakoen kontzertua elizan. Aurreskua (20.00).

- Abenduaren 19an: Euskaraz Bai jaialdia. 12tan zinean.

- Abenduaren 24an: Olentzero Eguna
Hator-hator eta bok-spok eliz atarian.

sábado, 28 de noviembre de 2009

BIHAR, AZAROAREN 29AN ENSAIOA

IEPA NESKAK!!
Bihar 11tan bertze ensaio bat eginen dugu. Agertu! Eta ABENDUAREN 12KO AFARIRA joan behar zaretenak abixtu, astelehenin mankomunitatekoari erran beharra diot eta.
Bihar arte!

martes, 24 de noviembre de 2009

AZAROAREN 29AN MUSIKARIEKIN ENSAIOA

Hurrengo hilabetean hiru aktuazio ditugula ikusita eta tartean zubia dugunez, ze iruditzen zaizue aste honetan bi ensaio egiten baditugu? Bat Mariarekin larunbatean beti bezala eta bestea igandean musikariekin. Ze iruditzen zaizue? Musikarieri ahalik eta abudoen abisatzeko ahalik eta abudoen erantzun posible duzuen edo ez.
ESKERRIK ASKO

lunes, 23 de noviembre de 2009

ABENDUAREN 12rako PLANA

Kulturarteko besta egunean goizeko 12tan dantzatu beharko dugu eta seguraski plazoletan eginen dugu. Gauerako notizi on bat eman didate, afarira gonbidatuko digute!! Hori bai, ahalik eta abudoena zenbat garen erran beharra diot, beraz joan nahi duzuenak komentario bat idatzi, eta joan behar etzaretenak ere abixtu.

ABENDUAREN 19 EDO 20AN EUSKARAREN JAIALDIA

Iepa!!
Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak abenduaren 19 edo 20an jaialdi bat antolatu behar du Doneztebeko zinean. Zerbait dantzatzen ahal dugun galdetu didate eta komentatuko nizuela esan diet. Hainbeste gustatzen zaigun fandango eta arin arin hori dantzatzen ahal dugula pentsatu dut, polita geldituko zen ez? Zinean denak sakabanatuta... Bueno ba, komentarioak idatzi eta denen artean erabakiko dugu bale?

BESTALDE OROITARAZI BEHAR DIZUET HILABETEA BUKATZEN ARI DELA DAGOENEKO ETA HILABETERO ORDAINTZEN ARI ZARETENEI DIRUA SARTZEA ESKATUKO NIZUEKE FABOREZ.

miércoles, 18 de noviembre de 2009

KULTURARTEKO BESTA, ABENDUAREN 12AN

Espero dut oroitzea biño porsikaso oroitarazten dizuet abenduaren 12an, goizean, aurreskua eta agurra dantzatu beharra dugula. Ni naiz lehendabizikoa atzendua nuela, eskerrak Izarori...jejeje. Denak gaude egun horretarako?

IEPA NESKAK!!

Iepa neskak!
Hemendik aurrera, dantza taldeko berri guztiak blog honetan argitaratuko ditugu, horrela denak kontaktuan egoteko aukera on bat dela iruditzen zait. Edozein gauza publicatu nahi baldin baduzue, hemen duzue aukera, beraz probextu!!